DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Larunbat hodeitsuagoa eta gauean ekaitzak jo dezake

Tenperaturak nabarmen egingo du behera egun osoan zehar

 Zerua hodeitsuago eta tenperaturak behera egingo du gaurtik aurrera GRAFISMOA: Unai Garcia
Zerua hodeitsuago eta tenperaturak behera egingo du gaurtik aurrera GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Larunbateko lehen orduetan zerua apur bat hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin; baliteke noizbehinka euria egitea, batez ere ipar-ekialdean. Goizean ostarteak zabalduko dira eta eguerdi partean ia leku guztietan eguzkitsua izango da. Hala ere, arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Gauean zerua oso hodeitsu egongo da eta ipar partean zaparradak botako ditu. Ipar-haizea ibiliko da goizetik aurrera, eta arratsaldean gogor joko du. Eguneko tenperaturak nabarmen jaitsiko dira barnealdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top