Tenperaturak 24 gradu inguruan mantenduko dira
EGURALDIA | Hodeitsua iparraldean eta eguzkitsua hegoaldean. Fronte oso ahul bat iristean, zerua hodeitsu mantenduko da eta euri pixka bat egin lezake; tenperatura maximoak 22-25 ºC artean mantenduko dira.
Mediterraneo isurialdean, aldiz, giro eguzkitsua nagusituko da eta bero egingo du, batez ere Nafarroan, non 35 ºC-tik gora geratuko diren hegoaldean; arratsaldean, pilatutako beroaren ondorioz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada batzuk bota ditzake sakabanatuta, ekaitzik baztertu gabe, bereziki Nafarroan. Iparraldeko haize leuna ibiliko da, Ebro bailaran izan ezik, han hego-ekialdea joko baitu arratsaldera arte.