Gertaera astelehenean izan zen, 13:30ean, Boroako industrialdeko enpresa batean
AMOREBIETA-ETXANO | 2024. urtea albiste txarrekin amaitu zen. 40 urteko gizon bat hil zen joan den astelehenean Zornotzako Boroa industrialdeko enpresa batean, Osalaneko iturriek LAGi gaur goizean baieztatu diotenez. Gertaera 13:30ak aldera izan zen, eta ikertzen ari diren arrazoiengatik, langileak bizia galdu zuen enpresaren biltegian. Osalanek adierazi du, halaber, istripua gertatu zen lekura bi teknikari hurbildu zirela, lan-istripu tragiko hori eragin zuten gertakariak argitzeko asmoz.
Heriotza horrekin 63 dira Euskal Herrian lan-istripuetan hil diren langileak, 2022an baino lau gehiago, LAB sindikatuaren datuen arabera.