Udalak haurrentzako espazioaren erabilera bermatzen du apirilera arte eta maiatzean irekitzea aztertzen ari da

DURANGO | Durangoko Gurasoak plataformak aurkeztutako eta udalbatza osoak aho batez onartutako mozioari erantzunez, Landako Guneko Jolas Libreko Gunearen egutegia otsailean eta martxoan luzatuko dela baieztatu du toki-administrazioak. Horrela, zerbitzuaren jarraipena bermatzen da hilabete hauetan, Durangoko familientzat aisialdirako gune seguru eta irisgarria eskainiz.
Hasiera batean, jolasgune estalkiaren zerbitzua urtarrilaren 18tik otsailaren 9ra eta martxoaren 14tik apirilaren 27ra zegoen aurreikusita, eta horrek zerbitzurik gabeko aldi bat uzten zuen bi epeen artean. Durangoko Gurasoekin izandako elkarrizketaren ondoren, egutegia egokitu da, zerbitzuaren etenaldia murrizteko.
Egutegi berria
“Jolas libreko gunea” ren ordutegia astelehenetik igandera da, 16:00etatik 20:00etara izango da eta otsailaren 21etik martxoaren 4ra 1. moduluan kokatuko da. Martxoaren 5etik 12ra, 3. moduluan eta 13tik aurrera, 2. moduluan.
Zentzu horretan, martxoaren 5etik 12ra erabiliko den 3. modulua aforo txikiagokoa denez, familiei eskatzen zaie ume bakoitzeko heldu bakarra sartzea. Neurri honek espazioa optimizatzeko eta erabiltzaile guztiek zerbitzua modu egokian gozatzeko aukera izateko helburua du.
Durangoko Udalak herritarren inplikazioa eskertu du eta, bereziki, “Durangoko Gurasoak elkarteak udal zerbitzuak hobetzeko egiten ari diren lanagatik”. Halaber, maiatzean ere zerbitzua hobetzeko lanean ari dela aurretatu du gobernu taldeak, “baina Landako Gunearen okupazioak zaildu egiten du egun horietan zerbitzua zabaltzea”, gehitu du.