DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Kulturalak denboraldiko lehen garaipena lortu du ligan

Durangarrak nagusitu ziren Añorgaren aurka Erik Polancok penaltiz egindako golari esker

Talde durangarraren hasierako 11, Añorgaren aurka

FUTBOLA | Hiru puntuak Tabiran geratu dira. Durangarrak garaipena lortu zuen Añorgaren aurka 11 metroetatik Erik Polancoren 14. minutuan. Aipamen berezia Markel Areitiori ere, zigor handia gelditu eta atea hutsean mantendu baitzuen. Iker Dorronsororen gizonek landutako garaipena 9. postuan kokatu da 6 punturekin. Hurrengo jardunaldian, Kulturalak Eibar C taldea bisitatuko du (igandean, 12.00etan, Areitio).

Jardunaldiaren emaitzak:

2. RFEF

Logroñes 1 – Amorebieta 1

Hirugarren RFEF

Kulturala 1 – Añorga 0

Ohorezko Maila

Basconia B 0 – Amorebieta B 0

Lehentasunezkoa

Gernika Sporting 0 – Abadiño 2

Lehen eskualdekoa

Indartsu 1 – Ermua 4

Zaldua 0 – Elorrio 3

Etxebarri 1 – Iurretako 1

Acero 3 – Ezkurdi 2

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top