Indarpak Kirol Klubak hazten jarraitzeko asmoarekin ospatuko du bere hamargarren urteurrena

DUATLON | Indarpak Kirol Kluba bere hamargarren urteurrenean murgilduta dago. Durangaldeko Telebistak elkarteko hainbat kirolari elkartu ditu 2015ean sortutako klub baten ibilbidean sakontzeko. Gaur egun, ia berrogeita hamar lagunek osatzen dute egunero kirolaz gozatzeko elkartzen den familia handi hau.
Indarpak 21 eta 52 urte bitartean ditu, eta proba bat antolatzen ari da, Iurretako jaietan urtero egin ahal izateko. Hamargarren urteurrenarekin batera, aurten jarriko da martxan. “Iurretak karrera ludikoa, formatiboa eta txikienei zuzendua behar du. Hastapen-proba bat, dibertigarria eta ezaguna. Itxura ematen ari gatzaizkio eta sendotzeko gogo handia dugu “, adierazi dute talde iurretarretik.
Dalda Baraizarra (presidentea), Igor Arana (sortzaileetako bat), Jon Mendizabal eta Ander Azkaraterekin (klubeko kirolariak) hitz egin dugu.