Indar Xsportek antolatuta, gizonezkoen eta emakumezkoen zortzi borrokaldi egingo dira
ARTE MARTZIALAK | Kickboxing eta Muay Thai ikuskizunen hirugarren edizioa egingo da ostiral honetan Mallabian. Ekitaldi ofiziala Indar Xsport klubak antolatu du, DD.AA Euskadiko Boxeo Federazioaren, Kickboxing Sailaren eta Top Ring kirol-markaren babesarekin.
Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, “edizio zirraragarri honekin itzuliko gara, berrikuntza gisa, Muay Thai modalitateko borrokaldiak eta bi gerriko profesionalen lehiarekin amaituko dena”, azaldu dute antolatzaileek.
Guztira, gizonezkoen eta emakumezkoen zortzi borrokaldi egingo dira: 6 amateur eta 2 profesional. Horietatik, 4 Muay Thai modalitatean izango dira, eta 4 Kickboxing eta K1 modalitateetan. Hainbat herritako klubek hartuko dute parte, hala nola Durango, Elorrio, Markina, Zalla, Barakaldo, Alegria-Dulantzi, Miranda de Ebro eta Bilbo, Vitoria-Gazteiz eta Sevilla.
Partidu nabarmenen artean, Urtzi Izpizua Durangoko Laureano Fight Team klubeko kideak Aimar Flores Muay Thaiko egungo Euskadiko txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak, Zallako Rabeid klubean, Indar Xsporten Muay Thai sariagatik.
Gainera, Gabi Jaty Urdulizko Basakick klubeko kideak eta Saad Daymani Global K.O. klubeko kideak K1eko Euskadiko Gerriko Profesionalean lehiatuko dira.
Eta amaiera gisa, Araba Fight Clubeko Naiara Fernándezek Sevillako Campmuay taldeko Julia Morenoren aurka jokatuko du Emakumezkoen Muay Thairen* Top Ring Gerriko Profesionalean -51Kg*.
«Denon zain gaude adrenalinaz betetako gau zirraragarri batez gozatzeko», animatzen dute Indar Xsportetik.