DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Kalebarriak bachata saltsaren erakustaldiarekin ospatuko ditu bere jaiak ostegunetik aurrera

Programazioa datorren igandera arte luzatuko da

Luhartz larunbat gauean arituko da
Luhartz larunbat gauean arituko da

DURANGO | Aste honetan Kalebarriak bere jaiak ospatuko ditu ostegunetik aurrera. Lau eguneko jaiak pintxo-pote batekin eta salsa-bachata erakustaldi batekin hasiko dira. Ostiralean, 19:30ean, “El Peli” bakarrizketa egingo da.

Jaiek larunbatean jarraituko dute trikipoteoarekin, 14:30ean komda herrikoi batek, 17:30ean bingo batek eta Luhartzek itxiko dute programazioa 20:00etatik aurrera, igandera arte. Igandean, bederatzietan hasiko da, txupinazoarekin eta ohiko mezarekin. Goizeko hamarretan Ama Birjinari lore eskaintza egingo zaio eta eguerdian “Durango kantari”. Arratsaldean, tute, igel, futbolin eta xake txapelketak izango dira nagusi. Jaiei amaiera emateko txalaparta eta sardina-jana izango dira 19:30ean, eta William LB abeslaria izango da zortzietatik hamarrak arte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top