DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Kaletik Gaztetxera mugimenduak Correoseko eraikina okupatu du Durangon

Halaber, Durangoko Udalarekin negoziatzeko prest daudela adierazi dute

Correoseko eraikina okupatu dute

DURANGO | Kaletik Gaztetxera gazte mugimenduak Udaletxe aurrean dagoen Correosen eraikinaren okupazioa iragarri du. Joan den azaroko osoko bilkuran iragarri zuten gaztetxearen beharra zegoela herrian.

Gaur, ohar baten bidez, jakinarazi dute duela egun batzuk bilera bat izan zutela udal arduradunekin, baina esan dute ez dietela bermerik eman “gazteen beharrak aseko dituen espazio bat lortzeko”: “Udalak proposatutako proiektua ez dago haien esku soilik, denboran luzatuko da eta ez dio erantzuten egoeraren premiari”, zehaztu dute.

Mugimendua udalarekin negoziatzeko prest agertu da. Gainera, herriko gazteak “borrokarekin bat egitera” animatu dituzte.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top