DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako udal brigada indartzeko eskaria egin du EH Bilduk,

Brigadarako lan-poltsa hutsik dagoela azaldu du alkateak, baina koalizioak jakin du zerrendan itxaroten daudenei ez dietela deitu, azaldu dutenez

Iurretan datorren larunbatean ospatuko da
Iurretako udal brigada egoera txarrean dago aspaldian, EH Bilduren esanetan

IURRETA | Iurretako udal brigada egoera txarrean dago aspaldian. Izatez, brigadarako lau postu zehazten dira udaleko Lanpostu Zerrendan, baina badira aste batzuk langile falta nabaria dutela, eta uneotan bi bakarrik daude taldean. Horrek eragina du langileen baldintzetan, eta baita herriko egunerokoan ere. Izan ere, hainbat lan atzeratzen ari dira. Azken osoko bilkuran argi eta garbi geratu da hori; zenbait lan aurreratu ezinda daudela aitortu du alkateak, brigadan jende nahikorik ez dagoelako. Horren aurrean, brigada indartzeko neurriak eskatu ditu EH Bilduk; langile gehiago kontratatzea premiazkoa da une hauetan.

EH Bilduko zinegotziek eginiko eskariari erantzunez, Oskar Koka alkateak erantzun du brigada osatzeko lan-poltsa hutsik dagoela, eta horregatik ezin izan dutela inor kontratatu. Baina, hori gezurra da. EH Bilduk jakin duenez, lan-poltsan 25 pertsona daude itxaroten, eta inori ez dio deitu udalak. “Beraz, EAJko udal gobernuaren gestioa larria iruditzen zaigu, eta herritarrei gezurretan aritzea oraindik eta larriagoa. Zergatik ez du lan-poltsara jo udal gobernuak? Zer ezkutatu nahi du alkateak? Ez da ulergarria”, adierazi dute EH Bilduko ordezkariek. Gainera, aurreikuspen falta nabaria izan da, taldean egon diren bajak ez direlako egun batetik besterakoak izan.

Bestalde, udal brigadaren arazoak atzetik datoz, sasoi honetan gertatu denaz gainera. Besteak beste, lanak garatu ahal izateko material falta izan dute beharginek, eta eskura duten erreminta ugari zaharkiturik daude. Egoera hori ikusita, baliabideak hobetzeko beharra ikusten du EH Bilduk, herriko funtzionamenduan ezinbesteko papera betetzen baitute brigadako kideek

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top