Airearen neurketak egiten jarraituko da hurrengo orduetan

IURRETA/DURANGO |Durangoko eta Iurretako udalek jakinarazi dute gaur arratsaldean, 17:30ak inguruan, sute bat izan dela Iurretako Smurfit Kappa lantegian, eta paperezko 50 bobina inguru kaltetu direla.
Hasiera-hasieratik, bi udalak harremanetan dago enpresarekin, Iurretako Udalarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta SOS Deiakekin, eta egoeraren etengabeko jarraipena egiten du.
Gertakariaren ondorioz, paper zati txikiak erortzen ari dira inguruko herrietan. Herritarrei jakinarazten zaie hondakin horiek ez dutela eraginik osasunean, eta, beraz, lasaitasun mezu bat helarazten zaie. Sutea kontrolpean dago une honetan. Airearen neurketak egiten jarraituko da.
Durangoko Udalak informazio puntuala ematen jarraituko du edozein berritasunen aurrean.


