Suhiltzaileek bart gaueko hamarrak aldera lortu zuten sua kontrolatzea
IURRETA |Azkenik, bi pertsona lekualdatu zituzten atzo Arriandi industrialdean izandako sutearen ondorioz. Sua 20:15 aldera hasi da Euskal Kataforesis (EKT) lantegian. Enpresa eta inguruko pabiloiak jendez hustu behar izan dituzte, enpresa produktu kimikoekin ari baita lanean.
Suhiltzaileek gaueko hamarrak aldera itzali ahal izan zituzten garrak, baina hasieran keak eragin zezakeen toxikotasunak kezkatzen zuen. Babes Zibila gertakarien tokira bertaratu zen, eta bederatzi eta erdiak aldera sutea kontrol fasean sartu zen. Aipatzekoa da, gainera, pertsona bat artatu behar izan dutela gertakarien ordez.
Sutea ikertzen ari dira, eta EKT enpresari eta Autocares Mallabiako nabe bati eragin die.
Sua itzaltzeko hiru suhiltzaile talde esku hartu behar izan dute.