DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak gaurko maximoa erregistratu du Durangaldean 39,1 gradurekin

Bihar, asteartea, bero boladak jarraituko du, gaurko tenperatura altuekin

Asteleheneko maximoak 40 gradu ingurukoak izan dira GRAFISMOA: Unai García
Asteleheneko maximoak 40 gradu ingurukoak izan dira GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Beroaldiak eskualdea estutzen jarraitzen du astelehen honetan 40 gradu inguruko maximoekin. Asteartean tenperatura altuekin eta alerta laranjarekin jarraituko dugu. Asteleheneko tenperatura maximoak errepikatuko dira, eta barnealdean 35 gradutik gorakoak izango dira.

Horretaz gain, goizaldean hegoaldeko haizea ibiliko da eta minimoak ere altuak izango dira. Giroa argia izango da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Ez da baztertzen zaparrada trumoitsu batzuk botatzea. Haizea ekialdetik eta hego-ekialdetik ibiliko da eta iparraldera egingo du, goizean kostaldean eta arratsaldean barnealdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top