DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Iurretak bere Futbol Festa ospatuko du larunbat honetan Askondon

Gertasportek antolatuta, ekimenak dirua bilduko du Aspanovasentzat; haurren minbiziaren aurkako borroka

Futbol Festa Iurretara itzuliko da. ARGAZKIA: Gertasport
Futbol Festa Iurretara itzuliko da. ARGAZKIA: Gertasport

FUTBOLA | Dena prest bihar, larunbata, Iurretan Futbol Festaren edizio berri bat hartzeko. Gertasportek antolatuta, Udalaren laguntzarekin, baloia izango da berriro protagonista, haurren minbiziaren aurkako dirua biltzeko helburuarekin. Horrela, onura guztiak Aspanovas Bizkaiarentzat izango dira. 2010etik 2019ra (biak barne) jaiotako haurrei zuzenduta, ekimena 10:00etan hasiko da, Askondoko estalkian, eta egun osoan luzatuko da.

Aurten ere, hiru eta hiru arteko partidak jokatuko dira, eta ez da faltako sorpresarik eta diru gehiago biltzeko opari ugarien zozketarik. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete bihar bertan Askondon.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top