Hainbat ekintza antolatu dira astearte honetarako Anderebide Elkartearekin elkarlanean
IURRETA | Iurretako Udalak bat egiten du bihar, urriak 15, ospatuko den Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, hainbat jarduera antolatu ditu Gizarte Ongizate eta Berdintasun Sailak, Iurretako Emakumeen Anderebide Elkartearekin elkarlanean.
Arratsaldeko 18:00etan Adierazpen Instituzionala irakurriko da Ibarretxe Kultur Etxean.
Ondoren, Anderebide emakumeen elkarteak ZINE-FORUMA dinamizatuko du “ALCARRÀS” (102 min) filmarekin.
Horrela, emakumeen ekintzailetza bultzatu eta sustatu nahi da nekazaritzaren eremuan.