DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak 6.000 euro eman dizkio enpresa proiektuen lehiaketaren irabazleari

Epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik

Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu guztira
Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu guztira

IURRETA | Beste bat gehiago, eta hamasei dira jada, Iurretako Udalak berriro aurkeztu ditu udalerriko enpresa-proiektuen lehiaketa finkatuaren oinarriak eta deialdia. Hirigunearen mugen barruan enpresa berriak sortzea sustatzeko helburua duen ekimena da; bereziki, produktuetan, prozesuetan edo zerbitzuetan ideia berriak txertatzen dituztenak, aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzeko eta udalerriko merkataritza birgaitzeko gai direnak. “Ideien lehiaketa honen helburu nagusia hirigunean espiritu ekintzailea sustatzea da, Iurretako etorkizun komertziala bere inguruan garatzen diren ideia berritzaileetan oinarrituz”, azaldu zuen Oskar Koka alkateak.

Ohikoa den bezala, aurkeztutako proposamenek herriguneko baldintzekin bat datorren enpresa-errealitate bat sorraraz dezakeen ideia bat izango dute oinarri, eta Amilburu Musikariaren plaza, Bidebarrieta, Bixente Kapanaga, Dantzari, Fray Juan Askondo, Maspe, Padureta, Zubiaurre eta Uralde kaleetara mugatuko da.

Beti bezala, ekintzaile guztiek parte hartu ahal izango dute, fisiko zein juridikoek (enpresa txiki eta ertainak), baldin eta enpresa-proiektu bat badute eta proiektu horren kokapena ezarritako mugen barruan aurreikusita badago eta jarduera gehienez sei hilabeteko epean hasten bada.

Dirulaguntzari dagokionez, irabazleak 6.000 euro jasoko ditu guztira; horietatik % 20 obra- eta jarduera-lizentziak ematean emango da, eta beste % 50 proiektua gauzatzen den establezimendua irekitzeko lizentziarekin batera. Gainerako % 30a jarduera hasi eta urtebeteko epean emango da.

Lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top