DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurreta Txirrindulari Elkarteak 40 urte beteko ditu erakusketa batekin

Igande honetan izango da, 10:30etatik aurrera, Iurretako karpan

40. urteurreneko ekitaldien aurkezpen-ekitaldia.
40. urteurreneko ekitaldien aurkezpen-ekitaldia.

TXIRRINDULARITZA | Azken 40 urteetan Iurreta Txirrindulari Elkarreak milaka kilometro egin ditu eta denborak aurrera egin arren, urtero kirolarekiko eta bereziki bizikletarekiko maitasuna erakusten jarraitzen dute. “Ibilbide luzeko elkartea gara, eta adinekoak ere bagarela esan dezakegu, baina urtero pedalei eragiten jarraitzen dugu eta milaka kilometro egiten ditugu”, adierazi zuen Fernán Ruizek, Iurreta Txirrindulari Elkarteko kideak. Gaur egun 234 bazkideren babesa du, eta horietatik 49 federatuta daude.

Eta bere ibilbideari balioa emateko, 40. urteurrena ospatzen ari diren honetan, Iurreta Txirrindulari Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Besteak beste, pedalei eragiten 40 urte argazki erakusketa eta igande honetan, hilak 22, egingo den bizikleta martxa retro bat nabarmentzen dira. Goizeko 10:30etan hasiko da eta aukera paregabea izango da “duela 40 edo 50 urteko bizikleta eta jantziak ikusteko. Argazki-proiekzio bat ere egin nahi dugu, animazioa egongo da eta ekitaldia oso garrantzitsua eta berezia izango da. Urteetan zehar egindako irteerak eta ekimenak ikusi ahal izango dira 1985eko argazkiekin».

Bestalde, datorren irailaren 29an (San Migel eguna), Dorletako Santutegiari eskaintza antolatu da, 9: 00etan abiatuko dena. «Animatzen garenok bizikletaz joango gara santutegira eta maillot berria eramango diogu eskaintza gisa», azaldu zuen Ruizek. Azkenik, hirugarrena txirrindularitzari buruzko hitzaldi bat izango da, urriaren 25erako antolatua.

Hemen duzue 40. urteurreneko ekitaldiak aurkezteko prentsaurrekoa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top