Iurretan eta Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute
DURANGO/IURRETA | Joan den ekainean eman zitzaion hasiera Iurreta eta Durango udalerrien arteko lotura hobetzeko eraiki zen zubi berriaren izena erabakitzeko parte-hartze prozesuari. Parte-hartze prozesua Iurretan eta Durangon egiten ari da, eta azken fasean sartu da irailaren 9tik 15era egingo den behin betiko izena zehazteko herri-bozketarekin.
Behin betiko proposamenak:
1.- Atxutxietako Zubia
2.- Arripausuetako zubi berria
3.- Batasunaren zubia
4.- Bihurri berri
5.- Deabruaren zubia
6.- Elkartasunaren zubia
7.- Errekagane zubia
8.- Herri bi arteko zubia
9.- Ibaizabal zehar
10.- Inpernuzubi
11.- Sapuzubi
12.- Suhiltzaileen zubia
13.- Urkullu lehendakaria zubia
14.- Zubiberri
15.- Zubigorria
Bozketa Iurretan:
Orain, proiektuaren hirugarren eta azken fasea hasiko da, herritarren bozketarekin. Irailaren 9tik 15era egingo da, udaletxean, HAZ-SACen bulegoan, okindegian, harategian eta farmazian jarriko diren postontzi fisikoetan. Iurretan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek eman ahal izango dute botoa, NAN bidez identifikatu ondoren.
Bozketa Durangon:
Bozkatu dezakezu HEMEN
Bozketa amaitzean, zerrenda bat argitaratuko da, jasotako boto-kopuruaren arabera ordenatuta. Proposamen bozkatuena zubi berrirako izen gisa aukeratutakoa izango da.