Bizkaiko Foru Aldudiak Amorebieta-Etxano eta Gernika arteko errepidea itxiko du, gaueko ordutegian, ekainaren 15ean eta 16an

AMOREBIETA-ETXANO | Datozen egunotan Bizkaiko Foru Aldundiak mantentze lanak egingo ditu BI-635 errepidean, Urdinbideko tunelen tartean, eta horren ondorioz, itxiera puntualak egingo dira eremuan. Itxiera horiek bi fasetan egingo dira, eta gaueko zirkulazioari eragingo dio.
Lehen mozketa ekainaren 15ean egingo da, 22:00etatik haista ekainaren 16ko goizeko 06:00ak bitarte. Bigarren mozketa ekainaren 16an egingo da, gaueko 22:00etatik ekainaren 17ko goizeko 06:00ak arte. Denbora tarte horretan, errepidea erabat itxita egongo da trafikoarentzat, eta, beraz, ibilbide alternatiboak planifikatzea gomendatzen zaie gidariei.
Era berean, Aldunditik jakinarazi dute errepidea ixtea beharrezkoa dela Urdinbideko tuneletan mantentze-lanak egiteko eta errepidearen segurtasuna eta baldintzak hobetzeko. Erabiltzaileei neurriak hartzeko eta ezarritako desbideratzeen jarraibideak betetzeko eskatzen zaie.