Mountain bike proban 400 kirolari inguruk hartu zuten parte
TXIRRINDULARITZA | Pasa den igandean Mountain Bikeko UCI XCO Green Series lasterketaren laugarren edizioa ospatu zen Abadiñon. Bertan, 4,5 kilometroko zirkuituari eta % 17ko maldari aurre egin behar izan zioten 400 txirrindularik parte hartu zuten. Eliteko probako irabazleei dagokienez, Ismael Esteban gizonezkoetan eta Estibaliz Sagardoy emakumezkoetan. Eskualdeko korrikalariei dagokienez, Banan-Banan Elorrio taldeko Jon Esteban hirugarren geratu zen 30. master kategorian, Egoin-Mendibike Abadiñoko Gaizka Juaristi zazpigarren geratu zen 40. masterrean eta Sapubike-Durango taldeko Aitor Ansotegi bederatzigarren 60. masterrean.
Oraindik beste lau lasterketa daude jokatzeko, lasterkariek honako proba hauei aurre egin beharko baitiete: Lezaman, maiatzaren 19an; Barakaldon, ekainaren 2an; Arrigorriagan, ekainaren 16an; eta Ortuellan, hilaren 30ean.