DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iñigo Urkulluri omenaldia egingo diote ostiralean Durangon

Durangoko EAJk antolatuta, ekitaldia San Agustin Kultur Gunean izango da 19:00etan

Durangoko EAJk Iñigo Urkullu omenduko du.

DURANGO | Ostiralean, Durangoko EAJk Iñigo Urkulluri omenaldia antolatu dio, Lehendakari gisa hiru legealditan egindako lanari eskerrak emateko. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Durangoko San Agustin Kulturgunean, eta bertan arlo politiko eta enpresarialeko hainbat pertsona ezagun izango dira, baita Lehendakaria gertutik ezagutzen duten pertsonak ere.

“Durangon aurrekari gabeko ekitaldi honek eragile politiko zein ekonomikoak batuko ditu Iñigo Urkulluren ibilbidea aitortzeko, Euskadiren garapen eta ongizatearekin izan duen konpromisoa nabarmenduz”, aurreratu dute jeltzaleek.

Ekitaldian Bittor Etxeguren EAJ-PNV Durangoko presidenteak, eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak hartuko dute hitza. Lehendakariak berak ere hitz batzuk zuzenduko dizkie bertaratutakoei.

EAJk adierazi duenez, ekitaldiaren helburua “Iñigo Urkulluren konpromisoa, lidergoa eta dedikazioa” aitortzea da, “bere agintaldietan egindako lanagatik eta herritarren eta militanteen arteko loturak sendotzeagatik”, gehitu du.

Esker on gisa, Kurutziagako Gurutzea emango zaio, Durangon sinbolismo handia duen ikurra.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top