DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Indar Xsport eta Laureano Fight Team garaile Guadalajaran

Bertako kirolariek urrezko bi, zilarrezko bi eta brontzezko bi ekarri zituzten Kickboixing eta Muay Thai txapelketatik

Txapelketan parte hartu zuten kirolariak. ARGAZKIA: Indar Xsport – Laureano Fight Team
Txapelketan parte hartu zuten kirolariak. ARGAZKIA: Indar Xsport – Laureano Fight Team

ARTE MARTZIALAK | Joan den asteburuan, Guadalajaran, Kickboxing eta Muay Thai FEKM (Espainiako Kickboxing eta Muay Thai Federazioa) 2024 txapelketak egin ziren. Indar Xsport eta Laureano Fight Team taldeko kirolariak Euskadiko Kickboxing eta Muay Thai selekzioarekin duten hitzordura aurkeztu ziren: 6 lehiakide, 6 domina (2 urre, 2 zilar eta 2 brontze).

Kirolariak:

Aitor Romerok (Garai) urrezko domina lortu zuen Lowkick modalitatean final batean Andaluziaren aurka Ring Sporten.
Marina Valverdek (Durango) urrezko domina lortu du K1 Light-en, Kick Light-en final-laurdenetan galdu du W.A.K.O Tatami Sport Europako eta Munduko txapeldunaren aurka.
Ander Sanchezek (Berriz) zilarrezko domina lortu zuen Muay Thai modalitatean, Valentziari irabazita eta finala Aragoiren aurka galduta.
Celia Oliveirak (Elorrio) zilarrezko domina lortu zuen K1 Light-en eta brontzezkoa Kick Light-en Tatami Sport-en, Andaluziaren aurka.
Patricio Binik (Arrasate) Full Contact taldearen brontzezko domina irabazi du Ring Sporten.
Dani Calvok (Durango) final-laurdenetan galdu du Ceutaren aurka Muay Thai modalitatean.

«Lehiaketan lau egun eman ondoren, taldea emaitza bikainekin itzultzen da. Gogorra izan da horra iristeko prestaketa, kontzienteki prestatu dugu. Urteak daramatzagu FEKM txapelketa nazionaletan parte hartzen, non maila eta exijentzia oso altua den, urtetik urtera metala etxera ekartzea zailagoa den, baina esperientziak, esfortzuak eta iraunkortasunak gauza handiak eginarazten dizkigute azken urte hauetan», azaldu dute pozik Indar Xsport eta Laureano Fight Teamek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top