Amorebietak Tudelano 4. sailkatuari egingo dio bisita

FUTBOLA | Derioren aurkako Kulturalaren porrot sendoa. Durangarrek ezin izan zuten Play-Off postuetan zegoen aurkariaren indarra gainditu. 3. minutuan Mikel Baig Culturaleko jokalari ohiak Derio aurreratu zuen. Bigarren zatian, aldeak handitu egin ziren Alvaro Fernandezek 67. minutuan sartutako golarekin. Azken txanpan, 84.ean Galder Carrerasek hirugarrena egin zuen eta 90.ean Mitxel Moralek 4-0ekoa jarri zuen.
Partida honen ondoren, Cultural 36 punturekin geratu da, Play Offetik urrun, eta hurrengo jardunaldian San Ignacio hartuko du Tabiran.
Aurreratutako partiden emaitzak eta jardunaldia gure ordezkarientzat uzten dizkizuegu.
Bigarren RFEF
Tudelano – Amorebieta (igandean, 17:00etan, Clara Campoamor)
Hirugarren RFEF
Derio 4 – Kulturala 0
Ohorezko Maila
Amorebieta B 0 – Somorrostro 2
Lehentasunezkoa
Ugeraga – Abadiño (larunbatean, 17:45ean, Urko-Larrabasterra 1)
Lehen eskualdekoa
Iurretako 0 – Elorrio 2
Loyola Indauchu 2 – Ezkurdi 2
Lekeitio 2 – Zaldua 1
Lemoaharrobi – Ermua (larunbatean, 18:00etan, Arlonagusia)


