Tenperatura maximoek behera egingo dute

EGURALDIA | Gaur tenperatura maximoek behera egingo dute, eta hodeiak ostarteak baino gehiago izango dira zeruan. Termometroak ez dira aurreko eguneko balioetara iritsiko, eta 22-25 ºC inguruan mugituko dira. Arabako hegoaldean eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean maximoak antzekoak izango dira, eta zertxobait igoko dira. Zeruan hodei dezente izango ditugu, batez ere erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak, eta tarteka ostarte batzuei bidea utziko dietenak. Baliteke azken orduetan zaparrada batzuk botatzea Araba eta Nafarroa hegoaldean eta trumoitsuak izan daitezke. Haizea ipar-mendebaldetik eta iparraldetik finkatuko da eguerditik aurrera.