DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igandean ospatuko da BIBE Transbizkaia proba

Proba zikloturista Landakotik atera eta Urkiola santutegian amaituko da

Igandean ospatuko da proba. ARGAZKIA: BIBE Transbizkaia

TXIRRINDULARITZA | Igande honetan ospatuko da Durangon Fondo BIBE Tranbizkaia lasterketaren zortzigarren edizioa. Bi ibilbide mota egongo dira: sakonera handikoa, 179 kilometro eta 3.500 metroko desnibela izango duena; eta sakonera erdikoa, 122 kilometrokoa, 2.455 metroko desnibelarekin, biak Durangoko Landako Gunetik hasi eta Urkiolako santutegian amaituko direnak.

Gran Fondo proba 08:00etan hasiko da Landako Gunearen inguruetatik, Kanpazar gainerako (Elorrio) bideari ekiteko. Dortsalak ostiralean eta larunbatean kenduko dira, 10:00etatik 20:00etara, Landako Gunean. Igandean ere 06:30etik 07:30era jaso ahal izango dira leku berean. Ibilaldian parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman behar du www.granfondobibetransbizkaia.com web orrian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top