DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igandean haize zakarra, hodeiak eta zaparrada txiki eta barreiaturen bat arratsaldean

Tenperatura maximoak aldaketa gutxirekin, baina goranzko joerarekin

Hirrengo egunetarako eguraldia Durangaldean

EGURALDIA | Igandean haizea izango da guztiontzat hizpide, hego-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko baita, bereziki mendebaldean eta mendi inguruetan. Hodeiak ugarituko dira, hala ere, zenbait momentutan urdinguneak ikusiko ditugu eta euria egiteko probabilitatea oso txikia izango da; egunaren bigarren partean probabilitate hori zertxobait handituko da, eta zaparrada txiki eta sakabanaturen bat botako duenik ezin dugu guztiz baztertu. Tenperaturak berdin jarraituko du edo agian apur bat igoko da eta Kantauri isurialdean giro epela izango dugu.

Arratsalderako aurreikusita dagoen eguraldia Durangon
Abisu horia gaur eta biharko

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top