Arratsaldean hodeiak nagusituko dira eskualdean
EGURALDIA | Igandean tenperaturak gora egingo du berriro. Astea amaitzeko giro eguzkitsua izango dugu, 23-25 ºC-ko tenperaturarekin kostaldean eta 26-27 ºC-ko tenperaturarekin barnealdean.
Nafarroa hegoaldean maximoak 30 ºC ingurukoak izango dira. Zerua oskarbi egongo da goizean, goi-hodei eta bero-hodei batzuekin arratsaldean eta gauean, eta hodeiak ugaritu egingo dira. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa izango da eta indartu egingo da. Kostaldean brisa sartuko da goizean zehar.