DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Igande hodeitsua, tenperaturak behera egingo du eta zirimiri pixka bat egingo du

Maximoak atzoko 28etatik gaurko 19etara jaitsiko dira Zornotzan

Zeru hodeitsua eta zirimiri batzuk igande honetarako GRAFISMOA: Unai García
Zeru hodeitsua eta zirimiri batzuk igande honetarako GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Igandean fronte txiki batek hodeiak eta tenperaturen jaitsiera nabarmena ekarriko ditu. Zerua estaliz joango da goizean zehar, lehenik kostaldean eta gero hodeiak barnealderantz hedatuz joango dira. Gainera, behe-hodeitza honek zirimiri batzuk utz ditzake, batez ere egunaren bigarren partean eta mendi inguruetan. Goizaldean haizea ahul eta norabide aldakorrean ibiliko da, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da. Egoera horrekin, tenperatura maximoek larunbatean irabazitako guztia jaitsiko dute, eta 18-20 gradu inguruan izango dira lurraldearen zati handi batean, eta baliteke hegoaldean altuagoak izatea, giroa argiagoa izango baita.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top