Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, 20 graduko maximoekin

EGURALDIA | Igandeko lehen partean zaparradak eta ekaitzak izango dira nagusi, batez ere eguneko lehen orduetan. Zaparradak ugariagoak izango dira iparraldean. Eguerditik aurrera, apurka-apurka, prezipitazioak gutxituz joango dira, lehenik hegoaldean eta arratsaldean iparraldean. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak zakartuko dira, batez ere kostaldean.