Protokoloa aktibatu da bizilagun baten salaketaren aurrean
IURRETA | Asteazken honetako 12:30ak aldera, iurretar batek Ibaizabal ibaian, Arripausueta parean, isurketa bat egon zitekeela ohartarazi du. Handik gutxira 112 telefonoarekin jarri zen harremanetan, eta horrek berehala aktibatu zuen protokoloa. Ertzaintza arratsaldeko lehen orduan joaten zen uraren laginak hartzera. DOT URArekin harremanetan jarri da, baina oraingoz ez dute salaketaren berri eman.