DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hutsun+Jel Tríol, jazz eta txalaparta fusioa ostegun honetan Durangon

Plateruena Kultur Aterpean arituko dira 20:00etan

Emanaldia ostegun honetan izango da Plateruenan
Emanaldia ostegun honetan izango da Plateruenan

DURANGO | Uda Grioren programazioaren barruan, asteburu honetan Jel Trio jazz talde kontenporaneoaren eta Hutsun taldearen emanaldia programatu da. Proiektu artistiko hau tradizio ezberdinetako bi talde musikalen batasunetik eta biek sonoritate eta estilo berriak esploratzeko duten jakin-minetik sortu da.

Jel Trio, jazzistikoa, Marcelo Escrichek, kontrabaxua; Javier López Jasok, akordeoia; eta Juanma Urrizak, bateria.

Hutsun Mikel Urrutiak eta Anai Gambra Urizek osatzen dute. Txalapartari bikotea tradizioaren jakitun baina txalapartak beste musika esparru batzuetan dituen aukeren ikerketarekin konprometituta.

Emaitza jazzaren eta mitologiako oroitzapenen nahasketa atsegin eta harrigarria da. Lehen diskoa aurkezten, Artze (2022). Gaur egungo txalapartaren aitzindariak diren Artze anaiei omenaldia.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top