DOT Durangaldea

Horrela igaro da AP-8ko bidesariaren aurkako manifestazioa

“Indarrak murriztu dituzte azken alditik, duela bost urte”, adierazi du Poderosok Ezkurdiko mobilizazioaren hasieran

Gaur izan den mobilizazioaren argazkia

DURANGO | 60 pertsona inguru bildu dira gaur arratsaldean Peajerik EZ elkarteak deitutako manifestazioan. Juan Carlos Poderoso mugimenduko bozeramaileak Ezkurdiko mobilizazioaren hasieran azaldu duenez, “duela bost urte baino indar gutxiago dute”. Hasi baino minutu batzuk lehenago, beste manifestazio batzuk zeudela bazekitela gaineratu du, besteak beste, pentsiodunena Bilbon edo alde zaharreko jaiena.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top