Besteak beste, Gatibu, Seiren, Eztandap, Izaro, En Esenzia, Tanxugueiras eta Pary & Tiza taldeen kontzertuekin ospatuko dituzte jaiak
AMOREBIETA-ETXANO | Aurten 50 urte betetzen dituen Larrea Eskolaren eskutik txupinazoaren jaurtiketarekin ospatu dituzte zornotzar jaiak.
Jendez gainezka zegoen plaza batek txalo artean hartu du pregoia, eta ikastetxeko arduradunek irakurri dute, ikasleekin batera.