Hegaztien joan-etorri bitxiak eta espezie bakoitzaren erronkak aztertuko ditu datorren saioan

MAÑARIA | Udaberriarekin batera, zerua hegazti migratzailez betetzen da, eta prozesu natural harrigarri hori sakonago ezagutzeko aukera eskainiko du Mañariako Hontza Museoak. Zentroak hegazti hauen bidaiak, ohiturak eta biziraupenerako dituzten estrategiak aztertzeko hitzaldi bat antolatu du. Ekimena Durango Kurutzesantu Museoan izango da, maiatzaren 21ean 18:30etan eta hiztalaria Edorta Unamuno izango da, biologoa, hornitologoa, ikertzailea eta dibulgatzailea.Sarrera doan izango da.
Saioan, adituek gure ingurutik igarotzen diren espezieak identifikatzen lagunduko diete bertaratutakoez, eta migrazioan zehar aurkitzen dituzten zailtasunak —aldaketa klimatikoa edo habitaten galera, esaterako— izango dituzte hizpide.
Hontza Museoa, Enrike Huerta fundatzailearen lanari esker, erreferente bihurtu da Bizkaian natur zientzien hedapenean. Hitzaldi honekin, museoak bere helburu nagusietako bat betetzen jarraitzen du: natura herritarrei hurbiltzea eta gure inguruko biodibertsitatea babestearen garrantziaz kontzientziatzea.


