DOT Durangaldea

Hodeitsu hasiko da astea eta eguenetik aurrera eurira joko du

Tenperaturak suabeak izango dira baina beherantz joera hartuko dute

Aste nahiko hodeitsua izango da eskualdean

EGURALDIA |  Astea giro hodeitsuarekin hasiko da eskualdean, goizean zehar sirimiri arina utziz, baina arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta tenperatura udatiarrak mantenduko dira, 30 gradu inguruan. Asteartean giro egonkorra eta eguzkitsua nagusituko da gehienetan, ipar haize leunarekin eta termometroak gora eginez barnealdean.

Asteazkenetik aurrera, ordea, zerua berriro estaliko da eta ostegunetik aurrera euria eta tenperaturen beherakada nabarmena iritsiko dira Durangaldeara.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top