Tenperatura maximoak gradu batzuk igoko dira eskualdean

EGURALDIA | Asteartean hego haizea zakartu egingo da, eta bolada batzuk oso gogorrak izango dira haizeguneetan. Eguneko tenperaturak gora egingo du kostaldean, eta maximoak udakoak izango dira; barnealdean, berriz, antzera jarraituko dute edo gradu pare bat jaitsiko dira. Hodeiak eta ostarteak goizean, euririk gabe. Egunaren bigarren partean zerua lainotuago egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, trumoitsuak.