Haizeak hegoaldetik joko du goizean goiz eta azken orduetan, iparraldetik arratsaldean
EGURALDIA | Astearteari hasiera emateko, erdi mailako eta goi-mailako hodei hondarrak ikusiko ditugu, egunaren erdiko orduetan desagertu egingo direnak. Arratsaldetik aurrera hodeitza izango dugu berriro. Eguzkitan egon arren, ez da baztertzen noizbehinka euria egitea. Haizeak hegoaldetik joko du goizean goiz eta azken orduetan, iparraldetik arratsaldean. Tenperaturak apur bat igoko dira.