DOT Durangaldea

Hodei ugari eta euri pixka bat asteazkenerako Durangaldean

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina hala ere 20 ºC-tik hurbil ibiliko dira

Eguraldiaren joera hurrengo egunetarako IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Gaur hodei ugari izango dugu eta euri pixka bat egingo du, batez ere barnealdean. Eguraldia ezegonkortu egingo da eta ez da baztertzen zaparradaren bat edo beste egitea, hala ere, orokorrean, ez da espero asko pilatzea, izan ere zaparradak noizbehinka botako ditu eta han-hemenka sakabanatuko dira. Goizean hegoaldeko haizea harro eta parrastatsu ibiliko da, baina arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina hala ere 20 ºC-tik hurbil ibiliko dira, batez ere Kantauri isurialdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top