Hego-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu

EGURALDIA | Larunbatean hego-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu. Mendialdeetan nabarmenduko da bereziki eta tenperatura maximoak 18-24 ºC artekoak izango dira. Zeruan, aurreko egunetan baino hodei gehiago agertuko dira goizean; oro har, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, eta baliteke euri-zarrasta txikiren bat egitea, batez ere barnealdean. Arratsaldean, berriz, hodei geruza trinkoagoa izango da eta ez da baztertzen zaparrada bakan batzuk egitea, batez ere Nafarroan. Goizean goiz behe-lainoa sortu liteke Ebro ibarrean.


