Bi istripuak aldi berean gertatu dira, bidearen bi noranzkoetan
AMOREBIETA-ETXANO | Arratsalde korapilatsua errepideetan, ia aldi berean AP-8an gertatu diren bi istripurekin, 17:45 aldera, bidearen bi noranzkoetan. Bi kasuetan, Ertzaintzak jakinarazi duenez, errepidetik irten dira eta hiru zauritu izan dira, bat Bilborako noranzkoan gertatutako istripuan eta beste biak Iurretarako noranzkoan izandako ezbeharrean. Galdakaoko ospitalera eraman dituzte guztiak.
Bi gertakarien ondorioz, auto-ilara batzuk sortu dira, baina sei eta erdiak aldera garabiek istripua izan duten autoak kendu dituzte eta itxita egon diren erreiak ireki dituzte.