DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Herri Kirolen erakustaldia Berrizen larunbat honetan

Izadi Aguirrek, Karmele Gisasolak, Haritz Arangurenek eta Mikel Agirrek parte hartuko dute

Jardunaldia 11:30ean hasiko da

HERRI KIROLAK | Datorren maiatzaren 25ean Berrizko Olakueta Plazan Herri Kirolen jardunaldia ospatuko da Izadi Aguirre, Karmele Gisasola, Haritz Aranguren eta Mikel Agirreren partaidetzarekin.

Jardunaldia 11:30ean hasiko da, herri kiroletan hasteko haur jolasekin, haurrek Herri Kirolen modalitate ezberdinak gertutik ezagutu ditzaten.

Eta, 13:30etatik aurrera, Karmele Gisasola aizkolari mallabitarrarekin, Izadi Aguirre eta Haritz Aranguren bezalako harrijasotzaileekin edo Mikel Agirre diziplina anitzeko kirolariarekin hasiko da erakustaldia.

Bestalde, 13:00etatik aurrera, Eusko Label hanburgesak dastatzeko aukera izango dute nahi dutenek.

Berrizko Udalak antolatutako ekitaldiak Eusko Labelaren babesa du HAZI fundazioaren bitartez, eta kultura eta kirol tradizionala sustatzea eta balioestea du helburu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top