DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hego haizea, giro eguzkitsua eta 25 graduko tenperaturak asteburuan

Ez da prezipitaziorik espero asteburuan Durangaldean

Gaur ostirala giro eguzkitsua espero da GRAFISMOA: Unai García
Gaur ostirala giro eguzkitsua espero da GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Azken euriteen ondoren, datozen ordu eta egunetan udaberriko giroa izango dugu berriro. Eguraldi eguzkitsua eta hego haizea larunbat eta iganderako. Tenperaturak nabarmen igoko dira, eta bihar eta etzi 25 edo 26 gradura iritsiko dira.

Ostirala, eguzkitsua

Ostirala eguzkitsua izango da nagusiki, baina zerua ez da erabat garbi egongo. Egunaren lehen partean behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira barnealdean; arratsaldetik aurrera erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Ipar-ekialdeko haizea arratsaldean; ziertzo bolada gogorrak Ebroko haranean. Tenperatura minimo hotzak barnealdean, maximoak gradu pare bat igo daitezke.

Durangaldean astebururako aurreikusitako denbora
Durangaldean astebururako aurreikusitako denbora

Larunbata, hego haizea

Larunbaterako hodeiak eta ostarteak; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, baina kostaldean ere tarteka behe-hodei batzuk agertuko dira, batez ere arratsaldetik aurrera. Ez da prezipitaziorik espero. Haizea hegoaldekoa izango da; ez du indar handirik izango eguneko orduetan, eta baliteke arratsaldean haizetea sartzea kostaldean, baina areagotu egingo da amaieran. Tenperatura minimoak ez dira gehiegi aldatuko, hotzak izango dira barnealdean; maximoek igoera nabarmena izango dute hego-haizearen ondorioz, eta udaberriko ukitua emango diote egunari.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top