Hari gabeko entzungailuak Iurretako establezimenduetan erosteagatik

Ekainean, 50 euroko erosketa egin beharko da hiriguneko denda eta ostalaritzako tiket batean edo gehiagotan

Kanpaina ekinaren 1ean hasiko da

IURRETA | Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin, herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako 2025eko lehenengo kanpaina jarri du martxan, “EROSI IURRETAN ETA UDAN (DES)KONEKTATU!” lelopean.
Nola lortu oparia?
Kanpaina honetan, haririk gabeko entzungailuak oparituko dira, erdiguneko establezimenduetan egindako 50 euroko erosketekin. Zenbateko horretara iristeko, zenbateko eta establezimendu desberdinetako tiketak batu ahal izango dira, tiketak ekainaren 1etik 30era bitartekoak baldin badira.
Oparia lortzeko, erosketa tiketa edo tiketak HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5) aurkeztu beharko dira. Kanpainaren iraupena hilabete batekoa izango da, edo izakinak agortu arte.

Nola parte hartu zozketan?
Haririk gabeko entzungailuen opari zuzenaz gain, nahiz eta izakinak agortu, Redmi Watch 5 hiru erloju adimendunen zozketan parte hartu ahal izango da. Zozketa honetan parte hartu ahal izateko, HAZ-en emandako paper bat bete eta adierazitako postontzian sartu beharko da. Pertsona irabazleak
2025eko uztailaren 2an jakinaraziko dira.

Iurretako Udalak urteak daramatza horrelako kanpainen aldeko apustua egiten, herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren erosketak indartzeko eta bultzatzeko helburuarekin.

Kanpainaren oinarri guztiak www.iurreta.eus edo www.dendakbai.eus web orrialdeetan kontsultatu ahal izan

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top