Maximoak 20 graduren bueltan kokatuko dira datozen egunetan

EGURALDIA | Eguraldia udaberrikoa izango da datozen egunetan, aurreko egunetan bezala gaur ere 20 gradu inguruan kokatuko da, ez da euri askorik egingo, ekaitzen bat eta ostarteak espero dira larunbat eta iganderako.

Ostirala
Ostiralean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Kostaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Barnealdean zerua hodeitsuago egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu han, batez ere arratsaldetik aurrera eta hegoaldean. Hego-ekialdeko haizea zakar ibiliko da, batez ere ipar-ekialdeko mendi inguruetan eta gauean. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez, zenbait lekutan gutxi igoko dira.

Zapatua
Larunbatean hego-haizea gogorrago ibiliko da. Hodeiak ere ugariagoak izango dira, batez ere arratsaldetik aurrera. Egunaren hasieran zerua hodeitsu egongo da eta barnealdean zaparrada batzuk botako ditu, txikiak orokorrean. Arratsaldean fronte bat pasako da lurraldetik, zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da, zaparradak denean zabalduko dira eta mardulagoak izango dira. Horrez gain, han-hemenka ekaitzak jo lezake. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.