Suhiltzaileek itzali egin zituzten udaletxearen aurrean zeuden ontziak kiskali zituzten sugarrak
DURANGO | Gabon gauean hainbat edukiontzi erre ziren Durangon eta Elorrion, suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Sugarrek eragin handia izan zuten Durangoko udaletxearen aurrean kokatutako ontzietan, goizeko bostak aldera piztu zen su batean. Haietako bi kiskalita geratu ziren, eta hirugarren hutsunean kalteak izan ziren pinturan.
Bi ordu geroago, zazpiak aldera, beste bi gehiago erre ziren, kasu honetan Elorrion.