DOT Durangaldea

Goizeko behe-lainoak astearte eguzkitsua utziko du Durangaldean

Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira eta 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Eguraldi eguzkitsua espero da gaurko IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteartea behe-hodeiekin eta behe-lainoarekin hasiko dugu, bereziki barnealdeko bailaretan. Goizean hodeiak desegingo dira eta giro eguzkitsua gailenduko da, argia. Arratsaldean hegoaldetik erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak iritsiko dira eta zerua lausotuta geratuko da tarteka, zurixka. Haizeak hegoaldetik joko du eta barnealdean parrastatsua izango da, batez ere azken orduetan. Kostaldean arratsaldean brisa fin-fin ibiliko da. Tenperatura maximoak igo eta 20 ºC ingurukoak izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top