Tenperatura maximoak apur bat igoko dira
EGURALDIA | Gaur, osteguna, hodeiak gutxituko dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean oraindik hodei dezente ikusiko ditugu eta zirimiria egin dezake, batez ere ekialdean. Baina orduek aurrera egin ahala, ostarteak gero eta handiagoak izango dira, eta lehenago garbituko dira hegoaldean. Gipuzkoako zenbait tokitan, Nafarroako iparraldean eta Iparraldean gehiago kosta daiteke altxatzea, eta gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, leuna, eta tenperatura maximoak berreskuratzen joango dira.