DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Goitibehera txikiaren 4. edizioa ospatuko da Zaldibarren

Irailaren 29an izango da, 16:00etan hasi eta 19:00ak arte, Hiru Gurutzeetatik behera dagoen aldapan

Bertaratzen direnei beraien kaskoa ekartzea gomendatzen diete, bizikleta kasko bat adibidez.
Bertaratzen direnei beraien kaskoa ekartzea gomendatzen diete, bizikleta kasko bat adibidez.

GOITIBEHERAK| Laugarren urtez jarraian, Goitibera Txikia antolatu da Zaldibarren. Irailaren 29an izango da, 16:00etan hasi eta 19:00ak arte, Hiru Gurutzeetatik behera dagoen aldapan.

Aldatsa elkarteak antolatuta, aurten, aurreko edizioetan baino goitibehera gehiago izango dituzte erabilgarri. Guztira, 15 Sputnik goitibehera aterako dituzte errepidera. Sputnikak egurrezko egitura eta uretanozko gurpilak dituzten goitibeherak dira, oso erraz maneiatzen dira. Neurri edo tamaina ezberdinetakoak egongo dira, batzuk ertainak eta besteak handiak.

Bertaratzen direnei beraien kaskoa ekartzea gomendatzen diete, bizikleta kasko bat adibidez. Kamiseta eta praka luzeak janztea ere aholkatzen dugu, urraturik ez egiteko.

Aldatsa elkartearen helburuak inertzia kirolak ezagutzera eman eta goitibeherazaletasuna sustatzea dira eta adierazi dutenez  “jeitsierak ez du batere arriskurik. Zirkuitua oso dibertigarria izango da, 100 metro ingurukoa. Partaideek hainbat oztopo eta bihurgune gainditu beharko dituzte helmugara iristeko”. Goitibera Txikia batez ere ume eta nerabeei dago zuzendua. Hala ere, ekitaldiaren amaieran, gurasoek goitibehera probatzeko aukera izango dute.

Durangoko jaiak

Bestalde, urriaren 13an umeentzako goitibehera ekitaldia egongo da Durangon. Hori goizean izango da, arratsaldean berriz, Euskal Inertzia Kopako proba puntuagarria ospatuko da Tabira auzoan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top