Ikuskizuna ikusteko aukera izango da larunbat honetan San Agustin Kulturgunean

DURANGO | Glossaria ikuskizun kontzeptuala eta esperimentala da, eta euskal baleazaleen eta islandiar komunitatearen artean sortu zen euskara-islandiera pidginaren sorrera aztertzen du.
XVI. mendearen amaieran, euskaldunak Islandiako kostaldera iritsi zirenean, bi mundu desberdinen arteko lehen elkarrizketak beharrezkoak izan ziren, eta horretarako, euskara eta islandiera nahasten zituzten hitzak eta esaldiak sortu ziren. Pidgin hori ez zen hizkuntza formal bat, hizkuntza bera ez duten bi komunitatek elkar ulertzeko garatu zuten oinarrizko hizkuntza baizik.
Pidginaren sorrera-prozesuan murgiltzeko ataria izan nahi du, kulturen arteko talkan, pidginaren sorrera epikoa eta historikoa irudikatzeko.
Larunbata urtarrilak 24.
19:00. Euskaraz. 70 min. 8 €
Zuzendaritza: Ion Ugarriza
Sopranoak: Miren Gorrotxategi, Amaia Gorrotxategi, Minerva Olmedo, Izaskun Iturrioz.
Altuak: Aintzane Arroitajauregi, Arrate Arroitajauregi, Itziar Domingo, Marije Cillero, Nahikari Andreu, Iratxe Gorrotxategi.
Tenorea: Jon Aizpurua, Iñigo Unzueta, Daniel Acevedo, Martin Zumarraga, Ander Etxebarria, Axier Garate.
Baxua: Imanol Gandiaga, Javier Puente, Gonzalo De la Cruz, Ander Gorrotxategi.
Arpak: Nerea Barrenetxea, Nagore Pastor.
Biolontxeloa: Matxalen Erzilla.
Perkusioa: Mikel Elizaran


