Denboraldi amaieran Hirugarren Mailara igotzeko F4a jokatzeko aukera izango du

SASKIBALOIA | Tabirako Baqueko Nazional Gizonezkoen 1 mailako taldea Kopako txapeldun izan zen igande honetan Landako kiroldegian jokatutako partidan, Navasket talde nafarrari irabazita (50-71). Horrela, irabazle gisa, denboraldi amaieran F4 Hirugarren FEBra igotzeko aukera izango du.
Talde durangarrak Ibaizabal garaitu zuen txapelketako finalerdietan (72-59) eta gauza bera egin zuen talde nafarraren aurka. Finalean, hasieratik agindu zuten markagailuan (23-10) eta atsedenaldira, 16 puntuko abantailarekin joan ziren (34-18). Aldageletatik igaro ondoren, Tabirakok abantaila mantendu zuen hirugarren partzialean (58-33)
Jon Aldecoa (21 puntu), Xabier Arroitajauregui (18 puntu eta sei errebote) eta Aitor Calle (hamar puntu) izan ziren saskiratzaile nagusiak.


